XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. TXORIEN ALDE

Igarkizuna: Zein da enarak gogokoen duen janaria?.

a) Laboreak; b) Urazukrea; c) Babarrunak.

Noizbait ikusi al duzu txori bat bainatzen?

Urperatzen da, ateratzen da bere gorputza astintzen, irekitzen ditu hegoak, berriro urperatu egiten da, etab...

Batek ikusi eta primeran ari dela pasatzen ematen du.

Agian hola da!

Horregatik dago hainbeste txori beraientzako bainuak dauden lekuetan.

Txorientzako bainu edo janleku bat eraikitzea oso ideia ona da zure lorategira erakar ditzazun.

Eta egingo duzunean primeran pasatuko duzu txoriak ikusiz, eta bide batez Lurrari lagunduz.

Ziur aski badakizu..

- Txoriak beti dira gose.

Energia asko kontsumitzen dute eta horregatik etengabe egon behar dute jaten.

- Txoriek jaten dituzte batzutan beren pisuaren 4/5en egun bakar batean.

- Zer esan nahi du horrek?

Esan dezagun zuk 45 kilo pisatzen dituzula.

Txoria bazina 35 kilo janari jan beharko zenituzke esnatzen zarenetik (...).

(Erantzuna: B. Enarek izugarri maite dute urazukrea).